Txantxooo!!

domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Iruzkin hau egiteko bideo bi ikusi behar izan ditugu, bideo hauek alfabetizazio digitalaz hitz egiten dute nahiz eta aspektu ezberdinak tratatu.

Lehenengo bideoan, “Multimedia Literacy Digital Story”, haurrek duten irudimenaz hitz egiten da. Argi dago, haurrek irudimen oso handia dutela, gainera honi esker gauzak ikasterako orduan errazago ikasten dituzte. Beraz, esan genezake irudimena izatea ikasterako orduan baliogarria eta onuragarria dela. Izan ere, askoz garrantzitsuagoa eta onuragarriagoa da gauza bat imajinatzea ikustea baino.


Hezkuntzak aldekata pilo jasan ditu, hala ere, oraindik bide luze bat geratzen zaio.


Ildo beretik jarraituz, gaineratu beharra daukat, lehenengo bideo honetan aipatzen dena ez dudala guztiz positiboa ikusten. Izan ere, alfabetizazio digitala dakarren arazo handi bat haurrek irudimena gutxiago landuko dutela da. Lehen gauzak imajinatzen zituzten, eta alfabetizazio digitalaren ondorioz, ez dituzte gauzak imajinatu behar ikusiko dituztelako. Beraz, haurrek lehenengo unetik errealitatea ikusiko dute, imajinazioa alde batera utziz.



Nire ustez, bai imajinazioa bai alfabetizazioa kontuan hartzekoak dira. Alde batetik, haurrek irudimena lantzea garrantzitsua dela ezin dugu ahaztu. Bestetik, haurrek txikitatik ezagutza digitala barneratzeari ez diot kalterik ikusten.



Bigarren bideoan, “Lara Tiscarr´s resume”, alfabetizazio digitalean ematen diren arazoei buruz hitz egiten da. Nire ustez, Lara Tiscarrek arrazoi osoa dauka. Gaur egun, guztiok erabiltzen dugu interneta, hala ere, gehienok txarto erabiltzen dugu. Izan ere, gure datuak edonon sartzen ditugu (gauzak erosteko, programaren bat deskargatzeko, baldintzak onartzen ditugunean irakurri gabe, …) eta ez gara konturatzen interneta ez dela gauza anonimo bat, gure datuak edonorren eskuetan egoten dira eta ez gara honetaz ohartzen.



Bukatzeko, irakasleak izango garen heinean, guk orain interneten gaizki egiten ditugun gauza horiek haurrei irakatsi beharko genituzke. Modu honetan, haurrek interneta erabiltzeko era egokia ikasiko dute. Argi dago, informazioaren eta teknologi berrien gizartean bizi garela eta gure haurrak mundu honetan arazorik gabe moldatzeko hezi behar ditugula.













martes, 10 de noviembre de 2009

Blogak haur hezkuntzan


Hainbat web-orri desberdin ikusteko aukera izan dugu, bertan irakaskuntzarako eraturiko blog ezberdinak begiratzeko okasioa izan dugu. Hauek begiratu eta gero, konturatu egin naiz zelako garrantzia dituzten blogak eta hauen erabilpenak irakaskuntzan, gure kasuan haur hezkuntzan, oso aberasgarriak izan daitezkeela.
Alde batetik, blogaren bitartez gurasoekiko harremana estu ahal izango dugu eta klasean egiten dugunaren laburpen edo berri emanez, haien seme-alabekin erlazioa ere hobe daitezke. Izan ere, bertan egunero-egunero egiten ditugun ekintzen berri eman ahal dugu, besteak beste, egiten ditugun fitxak, jarduerak, jolasak, txango batean ateratako argazkiak eskegi, e.a. Modu honetan, blogaren bitartez haien seme-alabak klasean egiten dutena jakin ahal izango dute eta haien haurrak hobeto ezagutuko dute.


Bestetik, bloga etxean erabiltzea ere oso onuragarria izan daiteke haurrentzako. Gurasoekin batera klaseko bloga bisitatu ahal dute han dauden argazkiak eta ekintzak berrikusteko. Era honetan, klasean landutakoa birpasatuko dute gurasoekin konturatu barik.


Irakaskuntzan bloga erabiltzearen beste arrazoi bat astero edo hilero gurasoei ematen zaien nota informatiboak bertatik eman ahal ditugula da. Argi dago noizbait haiekin elkartzea ezinbestekoa dela, izan ere gure ikasleen gurasoak ondo ezagutzea oso garrantzitsua baita. Baina hilero bilerak egin beharrean hiruhilabeteko bakoitzean batzarra edukita nahikoa izango zen. Izan ere, gurasoek egunero edo astero haien haurrek zelako aurrerapenak egiten dituzten berriak irakurtzeko aukera izango zuten.


Bestalde, bloga umeekin ere lantzea oso garrantzitsua da. Horretarako, klasean bertan haurrekin batera blogarekin ekintza ezberdinak egin ditzakegu. Besteak beste, haiek gustukoak dituzten argazkiak eta irudiak, klasean landutako kantak, ipuinak, fitxak, marrazkiak, txango batean egindako argazkiak, e.a. haurrekin batera igoko ditugu. Modu honetan, haurrek teknologia berrien munduan murgiltzen hasiko dira eta konturatu gabe apurka-apurka teknologia berrien erabilgarritasunaz ohartzen joan dira.

Bukatzeko, esan beharra daukat, irakaskuntzan blogaren erabilera ideia bikaina dela deritzot. Hala ere, guztiok hartu behar izango dugu hau erabiltzearen konpromisoa. Izan ere, irakasleek erabiltzen badute baina gurasoek ez, blogaren funtzioa ez da ezertarako balio. Gainera, informazioaren gizartean bizi garela kontuan izanda, haurrek teknologia berriekin harremanetan jartzen hasteko aukera paregabea dela deritzot. Izan ere, irakasleak izango garen heinean, beti gure ikasleentzako hoberena dena egiten saiatu behar izango gara.



Irakaskuntzan erabiltzen diren blog ezberdinak ikusteko aukera hurrengo web-orrietan izango duzue:

http://berbatik.blogspot.com/
http://goazen.wikispaces.com/HAUR+HEZKUNTZA
http://infantilmh.blogspot.com/
http://www.aulablog.com/component/option,com_jreviews/Itemid,217/





sábado, 7 de noviembre de 2009

"Prometeus - The Media Revolution" bideoaren iruzkina


Bideo honetan jorratzen den gaia interneta da. Bertan azaltzen da nola betiko hedabideak, besteak beste, telebista, irratia, egunkariak, aldizkariak, liburuak, e.a. ordezkatuak izaten ari dira. Hauek interneta ordezkatzen ari ditu.

Bideo hau pare bat aldiz ikusi izan behar dut ondo ulertzeko. Izan ere, nahiko arinegi doa eta ideia ondo ulertzeko beharrezkoa ikusten dut aldi bat baino gehiagotan ikustea.

Gure gizartean aldaketa handia ematen ari dela argi dago. Hala ere, nire ustez, aldaketa hau oso azkar ematen ari da eta teknologi berriei ohitzea oso zaila da. Izan ere, interneta maneiatzen ikasi duzunerako badago beste programa berri bat eta honetara ohitzeko beharra dago. Gainera, egoera hau gure gizartean behin eta berriro gertatzen da. Beraz, esan dezakegu egunero berriztatu behar garela gizarte honetan bizitzeko eta atzean geratu ez izateko.

Bestalde, esan dezakegu interneta munduko desberdintasunak handitzen dituela. Izan ere, herrialde batzuetan oraindik ez dute interneta eta ezin dituzte aprobetxatu honek dakarren abantailak. Beste herrialdeetan, aldiz, internetaren bidez dena egin dezakete, besteak beste, erosketak egin, filmak ikusi, lagunekin hitz egin, informazioa alde batetik bestera mugitu, argazkiak ikusi, e.a. Beste modu batena esanda, herrialde askotan informazioaren gizartean bizi diren bitartean, beste batzuetan, aldiz, aurrapausu horiek oraindik oso urrun dituzte.
Baina ez gara hain urrun joan behar, gure gizartean ere badago jendea, nahiz eta jende gutxi izan, ez duena ordenagailurik edo mugikorrik eta oraindik bizi daiteke. Guk hori ezinezkoa dela pentsatu arren.

Gizarte honen etorkizuna digitalizatua ikusten dut. Hau da, urte gutxi barru dena digitalizatua, ordenagailu baten barruan, txip baten barruan edo pendrive baten barruan egongo da. Hala ere, nire ustez, gaur egun jada dena digitalizatua ikusten dut. Baina bideo honetan ikusi egin dudanez, oraindik gehiago digitalizatu ahal da.
Hau guztia gure gizarterako eta guretzako ere abantaila pilo ekartzen dituela argi dago, gure gizartea eta gure bizitza modernoagoa egiten ari baita. Baina alde txarrak ere baditu, adibidez, pertsonen arteko komunikazioa eta sozializazioa behera egingo du. Horrela jarraituz gero, hau da, ordenagailutik dena egin ahal izanez gero,bakoitzak bere etxean ordenagailuarekin geratuko da.

Gizartean ematen diren aldaketak aurrera jarraituko direnez, guk gizarte honen partaide garenez gero, eguneratu behar izango gara teknologia berriekin ondo konpontzeko eta hauek dakartzaten abantailaz aprobetxatzeko.

Gu, etorkizun ez hain urrun batean, irakasle izango gara. Beraz, argi izan behar dugu zelako garrantzia duen gure papera haurrengan, izan ere, haien erreferenteak izango gara. Beraz, IKT-ak eskolan erabiltzea oso aberasgarria ikusten dut. Umeak txikiak direnean gauza guztiak azkarrago ikasten dituzte, orduan momenturik aproposena ikusten dut teknologia berriekin harremanetan hasteko. Modu honetan, informazioaren gizarterako haurrak hezi egingo ditugu. Gero etorkizun batean ematen diren aldaketetara ohitzeko arazoak ez izateko.

Laburbilduz, gizarte honek aldaketak eta berriztapenak egunero-egunero jasotzen ditu eta guk hauetara ohitu beharra daukagu hauek dakartzaten abantailak aprobetxatzeko. Gure mundua honela eboluzionatzen ari da eta guk berarekin batera eboluzionatu behar gara, ezin gara atzean geratu.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea. IRUZKINA.


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaioa informazioaren gizartea.
Gaur egun, datuak, ordenagailuak, mugikorrak eta denetariko teknologia berriak inguratzen gaituen munduan bizi gara. Espazioa ikusteko pertzepzioa ere aldatu egin da, jada ez dugu gure auzoan edo herrian pentsatzen, baizik eta, planeta osoan. Datuak munduko parte guztietatik mugitzen eta bidaltzen dira segundu batzuetan. Informazioa bidaltzeko eta jasotzeko erak aldatu egin dira. Lehen ezinezkoa zen gutun bat Australiatik Bilbora bidaltzea egun berberan; gaur berriz, segundu batzuk baino ez dira behar edozein dokumentu edo informazioa bidaltzeko eta jasotzeko.

Gaur egungo gazteek gure inguruan dauden teknologia guztiak arazorik gabe erabiltzen dituzte, besteak beste, mugikorrak, interneta, ordenagailuak, e.a. Izan ere, jaio zirenetik haien inguruan izan dituzte. Ikasterako orduan ere ohiturak aldatu egin dira, adibidez, lan bat egiteko informazioa entziklopedia batean bilatu beharrean interneta erabiltzen da. Bestalde, irakasgai asko interneteko plataformen bidez ematen dira, bertan apunteak eta egin beharreko lanak jarriz. Gainera, foroak sortzen dira zalantzak argitzeko.

Bukatzeko, esan beharra daukat, gure bizimodu osoa aldatu egin dela teknolgia berriak direla eta. Hauek ekarri dizkiguten abantailak informazioa leku batetik bestera mugitzeko gure bizimodua erraztu egin du. Gainera, abantaila ez da bakarrik informazioa erraz aurkitzea edo jasotzea, gaurko aurrerapenak aukera ematen digute edozer munduko edonorekin konpartitzeko, besteak beste, informazioa, argazkiak, bideoak, iritziak, e.a.

martes, 20 de octubre de 2009

Tim O`Reilly


Tim O´Reilly 1954.urtean jaio zen Cork-en, Irlandan. O`Reilly Mediaren editorialaren sortzailea eta presidentea da. Editorial honen bitartez, informatikarekin zerikusia duten liburu pilo eta software askeak zabaldu zituen. Gainera, Web 2.0 kontzeptuaren autorea izan zen. Parte hartu zuen ere Perl hizkuntzaren sorkuntzan, hizkuntza honen bitartze programa informatiko askok egin zituzten.

Tim O`Reilly hasieran literaturan interesatuta zegoen. 1975.urtean Harvard unibertsitatean Literatura klasikoetan litzentziatu egin zen. Baina berehala hasi zen informatikako liburuak irakurtzen eta informatikaren munduaz interesa erakusten.
Liburu batzuen autorea da, guztiak bere editorialaren bitartez argitaratuak.

Unibertsitateko ikasketak amaitu zituenean hasi zen mundu editorialean lan egiten.1992.urtean argitaratu zuen "The Whole Internet User`s Guide & Catalog" liburua, hau internetari buruzko lehenengo liburu dubulgatiboa izan zen.
1993.urtean interneten "Global Network Navogator" sortu zuen.
2000.urtean "Safari Books Online" egin zuen, hau interneten bidez liburuak saltzeko lehenengo lekua izan zen.
2004.urtean konferentzia batean aurkeztu egiten du Web 2.0 kontzeptua.

lunes, 19 de octubre de 2009