Txantxooo!!

martes, 10 de noviembre de 2009

Blogak haur hezkuntzan


Hainbat web-orri desberdin ikusteko aukera izan dugu, bertan irakaskuntzarako eraturiko blog ezberdinak begiratzeko okasioa izan dugu. Hauek begiratu eta gero, konturatu egin naiz zelako garrantzia dituzten blogak eta hauen erabilpenak irakaskuntzan, gure kasuan haur hezkuntzan, oso aberasgarriak izan daitezkeela.
Alde batetik, blogaren bitartez gurasoekiko harremana estu ahal izango dugu eta klasean egiten dugunaren laburpen edo berri emanez, haien seme-alabekin erlazioa ere hobe daitezke. Izan ere, bertan egunero-egunero egiten ditugun ekintzen berri eman ahal dugu, besteak beste, egiten ditugun fitxak, jarduerak, jolasak, txango batean ateratako argazkiak eskegi, e.a. Modu honetan, blogaren bitartez haien seme-alabak klasean egiten dutena jakin ahal izango dute eta haien haurrak hobeto ezagutuko dute.


Bestetik, bloga etxean erabiltzea ere oso onuragarria izan daiteke haurrentzako. Gurasoekin batera klaseko bloga bisitatu ahal dute han dauden argazkiak eta ekintzak berrikusteko. Era honetan, klasean landutakoa birpasatuko dute gurasoekin konturatu barik.


Irakaskuntzan bloga erabiltzearen beste arrazoi bat astero edo hilero gurasoei ematen zaien nota informatiboak bertatik eman ahal ditugula da. Argi dago noizbait haiekin elkartzea ezinbestekoa dela, izan ere gure ikasleen gurasoak ondo ezagutzea oso garrantzitsua baita. Baina hilero bilerak egin beharrean hiruhilabeteko bakoitzean batzarra edukita nahikoa izango zen. Izan ere, gurasoek egunero edo astero haien haurrek zelako aurrerapenak egiten dituzten berriak irakurtzeko aukera izango zuten.


Bestalde, bloga umeekin ere lantzea oso garrantzitsua da. Horretarako, klasean bertan haurrekin batera blogarekin ekintza ezberdinak egin ditzakegu. Besteak beste, haiek gustukoak dituzten argazkiak eta irudiak, klasean landutako kantak, ipuinak, fitxak, marrazkiak, txango batean egindako argazkiak, e.a. haurrekin batera igoko ditugu. Modu honetan, haurrek teknologia berrien munduan murgiltzen hasiko dira eta konturatu gabe apurka-apurka teknologia berrien erabilgarritasunaz ohartzen joan dira.

Bukatzeko, esan beharra daukat, irakaskuntzan blogaren erabilera ideia bikaina dela deritzot. Hala ere, guztiok hartu behar izango dugu hau erabiltzearen konpromisoa. Izan ere, irakasleek erabiltzen badute baina gurasoek ez, blogaren funtzioa ez da ezertarako balio. Gainera, informazioaren gizartean bizi garela kontuan izanda, haurrek teknologia berriekin harremanetan jartzen hasteko aukera paregabea dela deritzot. Izan ere, irakasleak izango garen heinean, beti gure ikasleentzako hoberena dena egiten saiatu behar izango gara.



Irakaskuntzan erabiltzen diren blog ezberdinak ikusteko aukera hurrengo web-orrietan izango duzue:

http://berbatik.blogspot.com/
http://goazen.wikispaces.com/HAUR+HEZKUNTZA
http://infantilmh.blogspot.com/
http://www.aulablog.com/component/option,com_jreviews/Itemid,217/





No hay comentarios:

Publicar un comentario