Txantxooo!!

viernes, 16 de octubre de 2009

Web 2.0 bideoren iruzkina


Bideo honetan izugarrizko aurrerapausua eman dela ohartzeko balio izan zait. Hain zuzen ere, Web 2.0.aren sorrerak ekarri dituen onurak erablitzaileari begira agertzen dira.

Bideoa lehen aldiz ikusitakoan, ez naiz oso ondo argitu, suposatzen dut saio teorikoan ez egoteak zerikusia izan duela. Bigarren aldian, berriz, internetarekiko ikuspuntu berria agertu zait. Inoiz ez dut pentsatu guk geuk egiten dugula interneta, baina hau ikusi eta gero konturatu naiz "tuenti" programa sinple batekin internetaren parte zarela.

Laburbilduz, aurrerapausu bat delaz ohartzeaz gain, kontuan izan behar dugu guztiz ziurra ez dela. Hau da, kontuz ibili behar da non sartzen dituzun zure datu pertsonalak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario